ANNULATION DES ETHIOPIQUES 2020 // FESTIBALA EZEZTATUA

A Bayonne, le 15 mars 2020

C’est avec émotion que notre association Ezkandrai s’est réunie devant l’évolution de la pandémie due au Coronavirus Covid-19 et devant les mesures prises par le gouvernement français pour la limiter et la vaincre. Prenant en compte la gravité de la situation, nous avons bien examiné les conséquences et les modalités d’une annulation dans tous ses aspects et nous avons pris collectivement la décision d’annuler cette 12ème édition des Éthiopiques qui devait de dérouler à Bayonne du 25 au 28 mars 2020.

Cette 12e édition, écrite pendant des mois, nous la gardons vivante dans le cœur. Nous gardons vivants tous les liens créés mois après mois avec les habitants de plusieurs quartiers de Bayonne, avec les élèves de certains collèges et leurs professeurs, avec les associations et responsables qui gèrent les lieux où se déroulent les événements que nous avons imaginés pour le Festival : cinéma Atalante, Gaztetxe Zizpa, Auditorium J. Grenet / Cité des Arts, Ecole Supérieure d’Art du Pays Basque, Collège Camus, Ecole Jean Moulin, Université, MVC du Polo Beyris, Haiz’egoa, Artotekafé, lieux publics de la ville de Bayonne, rues, marchés… et aussi avec les dizaines d’artistes que nous avions invités, professionnel.le.s et amateur.e.s, musicien.ne.s, chanteur.ses, danseur.se.s, écrivain.e.s, poètes.se.s, plasticien.ne.s… du Pays basque et d’ailleurs (Martinique, Ghana, Grèce, Angleterre, Egypte, Sénégal, Séville, Occitanie, région parisienne, Panama, etc…).

Quant aux conséquences de l’annulation, nous pensons beaucoup aux artistes/techniciens professionnels qui, malmenés par ces circonstances, voient leur travail et leurs revenus s’envoler… artistes professionnels sans qui une société serait bien appauvrie !
Dans ce contexte difficile, où nous avons déjà dû avancer des dépenses incontournables, nous n’aurons aucune recette de billetterie… il est indispensable que les subventions qui nous avaient été accordées soient maintenues, mais nous ne pourrons pas pour autant assurer le maintien de l’ensemble des rémunérations prévues pour les artistes et techniciens. Cependant, nous sommes solidaires avec eux et nous souhaitons au moins maintenir une rémunération partielle tout en étant bien sûr attentifs à l’équilibre financier de notre association, pour que les Ethiopiques, comme d’autres événements artistiques et culturels, continuent à vivre dans Bayonne, dans ses quartiers et dans ses lieux de vie…
Bizirik ! tous vivants !


Pour l’association EZKANDRAI organisatrice du Festival des Ethiopiques

Le directeur artistique, Beñat ACHIARY

Baionan, 2020eko martxoaren 15ean

Coronavirus COVID-19 pandemia ikusirik, bai eta ere epidemia mugatzeko eta garaitzeko gobernu frantsesak hartzen dituen beharrezko neurrien aintzinean, emozio handi batekin gure Ezkandrai elkartearen kideekin bildu gira. Pandemiaren larritasuna ikusirik, kolektiboki deliberatu dugu Baionan martxoaren 25etik 28rat egitekotan ginuen Etiopikoen 12.festibala ezeztatzea. Ondorioak ongi aztertu ditugu, bai Ezkandrai elkartearenak, bai eta artista eta teknikalarienak, ezeztatze horren betearazteko moldeak ikusiz.

Festibal bat hilabete ainitzen laneko emaitza da… eta 12.edizio hau gure bihotzean bizirik atxikiko dugu… bizirik atxikiko, hilabetez hilabete, Baionako auzo desberdinetan, biztanle batzuekin ukan ditugun harremanak, kolegio eta eskola batzuen ikasle eta erakasleekin, festibala egiteko hautatu ditugun lekuen arduradun eta elkarte batzuekin : Atalante zinema, Gaztetxe Zizpa, J. Grenet Entzutegia/ Cité des Arts, Ecole Supérieure d’Art du Pays Basque, Camus kolegioa, Jean Moulin eskola, Unibertsitatea, Polo Beyris-eko MVC-a, Haiz’egoa, Artotekafea, Baionako leku publikoak, karrikak, merkatuak…
Bai eta ere bizirik atxikiko hamarnaka gomitatu ditugun artista profesional eta amaturrekin
ukan ditugun harremanak, musikari, kantari, dantzari, idazle, olerkari, ekai artistak… Euskal Herrikoak eta kanpokoak (Martinika, Ghana, Grezia, Inglaterra, Egypto, Senegala, Sevilla, Okzitania, Pariseko eskualdea, Panama, etc…).

Gure ezeztatzearen ondorioeri begiratuz, ainitz mintzatu gira artista/teknikalari profesionalen egoeraz.
Memento gaitz huntan, heien lana eta diru sartzea galtzen dute… Zer egin heien alde ?
Ezkandrai elkarteak ezin baztertuzko gastuak jadanik eginak ditu Etiopikoentzat eta ikusgarrien diru sartzerik gabe egonen gira. Argi da baitezpadakoa izanen dela lortu ginituen diru laguntzak atxikitzea… bainan artista eta teknikalarien ordainsari osoak ez ditugu pagatzen ahalko. Halere, heiekin bat egiten dugu elkartasunez eta nahi ginuke ordainsari parte bat bederen segurtatu, Ezkandraien egoera lanjeran ezarri gabe… Etiopikoak Festibala, beste gertakari artistiko eta kultural batzu bezala, Baionan bizirik segi dezan !
Bizirik ! denak bizi !

Etiopikoak Festibala antolatzen duen EZKANDRAI elkartearentzat

Zuzendari artistikoa, Beñat ACHIARY