ORTZIRALA 2019/03/22an

Polo Beyris-eko MVC,  ATALANTE zinegela
«  Eskapaldi ederren iraupen lasterketa… »

Ipuin, olerki, film eta kontzertuen bidez, hizkuntzen edertasuna agertzen da… ahozko mintzairetan, kantuetan edo…… txistuka !

Egunean zehar, gure gomitekin  Baionako auzo desberdin batzutan ibiliko gira, mendebaldeko Afrika eta Turkiaren biztanleek  bizi izan eta bizitzen dituzten, batzutan latz, beste batzutan eder mementoekin…
Afrikan, Turkian, hemen… edozoin lekuetan… egoera gaixtoetatik urrunduz… eskapaldi eder batzuk lantzen ditugu … bizian bide berri batzuk idekiz… bai eta ere artistikoki, ipuin, olerki, musika, dantza, xixtu eta kantuen bidez…  Egun osoan beraz, eskapaldi ederren iraupen lasterketa… Gure etorkizuna gure eskuetan dugu…

10etan/ Polo Beyris-eko MVC etxean,  Jean Moulin eskolako haurrekin

« Le Chant des Histoires » konpañiako Céline LATASA kontatzaileak, Fred FAURE musikari laguntzarekin (sanza, n’goni, kantua), haurrer eskainiko ditu Hanpâte BA idazle-etnologoak bildu zituen kontakizun eder batzu…

Hampâte BA, ohidurazko literatura landu duenak, bereziki « peul » munduan… erraiten zuen…

– « Emazte edo gizon xahar baten galtzea… liburutegi sute bat bezala da … »

– « Ipuinetan gure itxura atxemaiten dugu mirail batean bezala, … »

– « Afrikan jende bakotxan ageri da bere leinu luzearen segida… jende bat agurtzean, bere arbaso guziak agurtzen ditugu… »

19etik goiti/ gaualdia Atalante-n … partaidetzan Atalantekin

19etan, kurde afaria

20etan/ Kontzertua JOHNNY MAKAM taldearekin

Johnny Makam taldearen soinu elektrikoak !

Balkanetako, Turkiako musikak…

Bulgariako, Turkiako eta Mazedoniako ohizko musikak erraberrituz, Johnny Makam taldeak sorgintzen zaitu, bere melodia azkarren, erritmo eroen eta Itsaso Beltzaren kantueri esker !

Duela jadanik urte batzu, taldeko kideek musika horien iturrietan edan dutela… Bainan heien jatorrizko gustuak ez dituzte ahanzten. Hala nola, rock psikedeliko, kolore jazziztiko edo inprobisaketa buruxoragarriak haien musikan beti aurkitzen ditugu !

Blues… zeibek erritmo erneak… “irrintzi tziganoa”… dantza !

Camille Holzer : gitarra

Yann Le Glaz : saxofoia

Julen Achiary : davul

Ebru Aydin : kantua, klabier eta perkusioak

Nicolas Oustiakine : kontrabasa

21:15etan/ SIBEL filma

Ondotik, elkarrizketa Deniz NUHOĞLU eta Philippe BIU-ekin 

SIBEL :   orain ateratzen den filma hortan,  egiazko emantzipazio kontakizun bat  eskaintzen daukute Turkiako  Çağla Zencirci eta Frantziako  Guillaume Giovanetti errealizadoreek… Andere gazte mutu bat Ipar Turkiako herri ttiki batean bizi da… bere familia eta ingurukoekin komunikatzen du txistuka… herri hortan txistu mintzaira oraino erabilia baita, ibar auzoen artean komunikatzeko aspaldiko mintzaira bat…

Bere zailtasun bereziak emaiten zaio halere libertate bat, bainan patriarkal mundu hortan emazteek jasaiten dituzten trabak laster mugatuko dute bere izaite libre hori…

Filma biziki eder bat eta zoin untsa antzeztua !

Elkarrizketa bat filmaren ondotik :

Preseski Itsaso Beltza eskualde hortarik etorria, eta orain Frantzian bizi den Deniz NUHOĞLU turk eta frantses mintzairen erakasle anderea gurekin izanen da, filma eta aipatu ditugun gaiak hobeki eta hurbilagotik aztertzeko.

Gurekin ere  Philippe BIU, Paueko unibertsitatean okzitano hizkuntza eta txistu mintzairaren  erakasle… bai, hemen ere oraino zonbeitek erabiltzen dute txistu mintzaira, bederen hurbil den Bearnes Ossau ibareko Aas herrian !

Sorpresak beraz eta, erraiten ginuen bezala, gaualdi zinez eder bat Atalanten !


Erreserbatu

Télécharger le programme complet