ORTZEGUNA 2019/03/21an

Eskolak, Fakultatea, liburutegi,  Gaztetxe Zizpa

« Literaturaren iraupen lasterketa… »

Afrikako herri batzuen literatura entzunez…

Ohidurak beti bizi Ablaye Cissokoekin

Senegaletik etortzen den Ablaye Cissoko griotak bizi bizirik  atxikitzen eta oraiko giroan eskaintzen  ditu bere Ama Lur-eko ohidurak… Ablaye egun osoan ibiliko da… etorkiz Senegalekoa den Souleymane Diamanka slamaria, Beñat Achiary euskaldun kantaria eta Camille Artichaut klarinetista, adixkideak dituen 3 musikariekin. Mandinga epopeiak, euskal kantuak, klezmer melodiak entzunen  dira eskola eta kolegio batean, gero Fakultatean Pierre Vilar erakaslearekin, han David Diop eta Itxaro Borda idazleekin elgarretaratuz.

10etan/ Jules Ferry eskolan… gero Albert Camus kolegioan

15etan/ Baionako Fakultatean :

Mintzaldi-ikusgarria, EKE partaidetzarekin

deneri idekia (ez da bakarrik estudianteentzat)

  • Ablaye CISSOKO eta Beñat ACHIARY kantariek heien ikus moldea emanen daukute, Ablayek Afrikako grioten kulturaz mintzatuz eta Beñatek euskal kantuaz.
  • Souleymane DIAMANKA-k « peul » ohidura eta praktikatzen duen slama aipatuko eta erakutsiko ditu
  • David DIOP elkarrizketan ariko da Pierre Vilar erakaslearekin, “Frère d’âme »  berriki agerarazi duen eleberriaz mintzatuz
  • Itxaro BORDA-k ahozkatuko ditu hautatuko dituen bere olerki zonbeit…

18etan/ Hirigoyen liburutegian, Port de Castets karrikan :

David DIOP idazleak bere « Frère d’âme » liburua aurkeztuko du

Frantsesa eta Senegalekoa, Paueko Unibertsitatean erakasle-ikertzaile, David Diopek berriki ateratu duen eleberri hori presentatuko du…  14-18ko gerlan jasan dituzten zailtasunak kondatuz, izigarriko eta ezin asma izan den gerla industrial baten infernuan murgilduak izanik geroz…

20:30 etan/ Zizpa Gaztetxean, kontzertua

Adur ibaiaren ondoan, mandinga epopeiak eta « jazz bizikidea »

 Ohiz kanpoko talentua duten 2 musikari entzunen ditugu Zizpa Gaztetxean 2019ko martxoaren 21eko gaualdian, Ablaye CISSOKO eta Bernard LUBAT bere konpainiarekin.

Senegaleko St Louis-tik heldu zauku Ablaye CISSOKO, bere arbasoak bezala « griot » bilakatu da , kantatzen du eta kora jotzen, 21 soka dituen harpa horrekin…

Botz fiña eta indartsu batekin kantatzen du, Ipuinen erranetan, Missikoro leize batean bizi izan zen emazte-laminña batek musika tresna hori zuen erabiltzen…

Kora hunekin, berez jadanik leienda, soinu liluragarriak sorrarazten ditu Ablaye Cissoko musikariak !

XIII. mendetik hunat, zinez altxor bat da bere errepertorioa, historian pasatu diren gertakari handi, leienda, maitasunekin… bai eta ere orai konposatzen dituen kantuekin, lur huntako leku ainitzetan ibiliz geroz, bere pentsatzeko moldea sakonduz… beti sakonki bainan umorearekin… ikustekoa eta entzutekoa !

Bere aldetik, Bernard LUBAT erritmo, soinu eta kantuen dohainak ditu, ttipi ttipitik bere sorlekuan landu…Uzesten, Haute-Landeko herri ttiki batean… bainan gero Parisen eta munduko leku ainitzetan, jazz, free-jazz eta musika kontenporaneko erretzeko berotasunetan landurik… musika horien handienetarik bat dugu Bernard LUBAT.

Ohiz kanpoko bateria joile, bizi bizi eta ikaragarri skat emaile, intimitatea lortuz bainan ere indar handi batekin jotzen duen pianista, inprobisaketan loratzen dena…

Uzesteko « La hestejada des arts » festibala sortu zuen aspaldi eta aroztegi hortan musikari hunek asmatzen ditu proiektu harrigarri batzu !

 

Ez huts egin…piaia eder bat dugu Gaztetxean Euskal Herria maite duten malinke griota eta auzoan dugun arotz-poetarekin !

Etiopikoak-Ezkandrai eta Luna Negra kafe-antzokia

Elkartu gira  Baionarat gomitatzeko Senegaletik heldu zaikun Ablaye Cissoko musikari kantari lillugarri hori..

Etiopiko festibalean entzunen dugu , martxoaren 21ean, Gaztetxe Zizpan, arratseko kontzertuan…

bai eta ere martxoaren 29 eta 30ean Luna Negra kafe-antzokian.

www.ethiopiques.fr             www.lunanegra.fr


TARIFS  12€ / 10€ réduit et pré-vente

Erreserbatu

Télécharger le programme complet