LARUNBATA 2019/03/23an

Hiri erdia, DIDAM, Michel Portal Antzokia
« Musika eta dantzaren iraupen lasterketa… kantu eta dantzaren hatsa… »

10etan hiri erdian/ musika eta dantza

Hiri erdiko merkatuan, Errobi ibaietik etortzen diren Garaziko musika alaiekin hasiko gira… segituz Donibane Lohitzuneko botz eder batzuekin, bai eta Géorgia koro batekin… beraz :

TXINPARTAK… JC Irigoyen /eskusoinua,

J Miguel Cantero/ saxofoia, Patrick Loustau /tronboia,

Beñat Achiary/botz eta atabala, Ringo Irigoyen/beatboxa

ARRANTZALEAK ZOZIAL KLUB… Jakes Etcheverria bere lagunekin…

GEORGIA-ko KIMILIA  KORUA …  aspalditik Georgian bizi den Zoe Perret euskal  kantarisarekin…

EUSKAL JAUZIAK (mutxikoak) ahantzi gabe Pannecau zubiaren ondoan… !

 

ARTISTIKO ETA LITERARIO ELKARRETARATZEAK

DIDAM ERAKUSTOKIAN

15etan/ Lampedusa beach, irakurketa- antzerki Syrtes konpainiarekin

Corinne LALLEMAND  antzerkilariarekin , Jean-Louis HARGOUS musikariak lagundurik elektroakustikan…

Lina PROSA idazle italianoaren istorioa entzunen dugu :

Jende errefuxiatuez bete den itsas untzi bat hondatzen ari da Lampedusako itsasartean… gehienak itotzen ari direnean, isiltasunean, Shauba andere gaztea bere iguzki betaurrekoeri  lotzen da, sokorri flotagailu bat balitz bezala… epe hortan,  poesiaz betea den monologo batean, kondatzen dauku nolakoa izan den bizi izan duen bere odizea : esperantza…prestamenak… apailuak… itsasoa zeharkatzea…azkenean huts egitea…

Itsasoan suntsitu baino lehen, bere baitan indarrak atsemaiten ditu  pentsatzen duena erraiteko gure munduko buruzagieri – izan dadien europakoak edo afrikanoak – pertsonifikatzen duen tragediari buruz.

17etan/ Artista andereekin, elkarrizketak, ikusgarriak

DIDAM erakustokian, irakurketa-antzerkiaren ondotik, memento berezi bat izanen da emazte artista batzuekin : artistiko emaitza laburrak, elkarrizketa. Beste ofizioetan bezala, artistiko munduan ere emazteek heien lekua hartzen dute,  betiko ohidurak baztertuz… 

Urratsez urrats emazteek heien lekua azkartzen dute gure jendarteetan… gaur DIDAM erakustokian, andere artista batzuen lekukotasunak entzunen ditugu eta elkarrizketan ariko gira :

  • Corinne LALLEMAND, antzerkilari / Syrtes konpainia – Ziburu
  • Perrine FIFATJI, Afrikako Benin herritik etorri den kantari eta dantzari  lillugarria / Résonnance konpainia – Bordale
  • Christine MARTINEAU, arrabita joile eta kantaria – Baiona
  • Denise LABORDE, mandolina joile eta kantaria – Ziburu
  • Céline LATASA, kontalaria / Le chant des histoires konpainia –   Angelu
  • «LE LABO de Malandain Ballet Biarritz » – Miarritze

20:30etan/ gaualdia « Michel Portal Baionako antzokian »

Etiopikoak Festibala eta Korrika Kulturala/AEK elgarrekin antolatzen duten gaualdia dugu ikusiko… eta entzunen

AEK korrika, euskara eta kulturaren alde…

Etiopikoak artistiko eta kultura iraupen lasterketan, sorkuntzaren alde…

Egun berean…  leku berean… gure emanaldiak pixkat birmoldatuz, horra okasione pollita elgarrekin ikusgarri eder bat eskaintzeko… duela gutti deitua izan den « Michel Portal antzokian » ,  zatozte plazer hartzerat… euskara eta kultura sustengatuz…

http://www.ethiopiques.fr         http://www.korrika.eus

Etiopikoak :  Georgiako eta Euskal Herriko kantariekin

KIMILIA… GEORGIAKO  POLIFONIAK

KIMILIA musika taldea Tbilissin sortu da, 2006etik  Georgian bizi den hemengo Zoé Perret kantarisaren inguruan…

Georgiako polifonieri buruz aspalditik ber pasioa bizi dute lau kantari talentutsu hauek :  Zura Andguladze, Koka Khijakadze, Giorgi Dzaganishvili eta Zoé Perret.

Caucase herriaren ohidurazko kantuetan oraino bizi diren arbasoen polifoni aberatsak lantzen dituzte, abots teknika eta estilo desberdin ainitzekin…

Hurbiltasun bat sendituz geroz hango ohidurarekin, talde hau hemengo publikoari entzunaraztea Etiopikoetan hautatu dugu …

Euskal Herriko ohidurazko kantu batzu eskainiz gaualdi berean.

Le chœur KIMILIA et Zoe Perret

EUSKALDUNEN KANTU SAKONA…

Maddi OIHENART eta Julen ACHIARY kantariekin

Josean Artzek hain ongi erraiten zuen bezala :

“Iturri zaharretik edaten dut,

ur berria edaten,

beti berri den ura,

betiko iturri zaharretik”

Jacques Berque idazlearen hitzak ere gogoan…

« tradizioa ez da molde berako errepikapen bat…

baizik eta elkar berritz kausitze baten berrikuntza,

sorkuntze berri bat ! »

…Maddi eta Julen bi kantari hauek kantu tradizionalaren mamia sendituz aintzina doazte, heien gaurko kantuak sorraraziz, XXI. mendean arrunt erroztatuak.

Korrika Kulturala-AEK :  omenaldia Joseba SARRIONANDIA-ri

KALAPORTU kontzertua

Usaian, kontzertuak antolatzen dira Euskal Herriko herri ainitzetan Korrika Kulturala-AEKrekin…

Aurten KALAPORTU kontzertua asmatua izan da Joseba Sarrionandia poeta idazleari omenaldi bat egiteko…

Joseba Sarrionandiaren testuak ainitzetan bihurtu baitira kantu…

KALAPORTU zer den ? … bere kantu bildumarekin izan daiteke Joseba Sarrionandiaren sorkuntzaren mapa, kantuen bidez asmatzen ahal den bere sormen lurraldea… piaia bat proposatzen daukute Kalaportu  ikuskizun eragileek musikarien bidez…

Gure Oroitzapenak egitasmoa izen bereko poesiatik abiatzen da. 12 zinegilek egin duten filma kolektibo baten ondotik, gero  kantu, testu eta poemen bilduma den disko-liburu bat, orain Kalaportu ikusgarria eskaintzen daukute … Joseba Sarrionandiaren poesia musikatuarekin eszenan. Dudarik gabe, ederra izango da !

Gernikako AUDIENCE  taldearen inguruan, Joseba SARRIONANDIAren olerkiak entzunen ditugu ; Ines OSINAGA, Beñat ACHIARY, Joseba IRAZOKI, DANA eta Rafa RUEDAk kantaturik bai eta Miren GAZTAÑAGA eta Ander LIPUS aktorek erranik.

 

Gure oroitzapenak
Itsas galeretako oholak bezala
Ez dira
Itsas hondoan ezabatzen
Ez dute
Inongo porturik helburu

Joseba SARRIONANDIA

Erreserbatu

Télécharger le programme complet


XEHETASUNAK :

http://www.ethiopiques.fr         http://www.korrika.eus        

06 33 72 55 53

 

AINTZINEKO SALMENTAK : 

  • Interneten bidez :   www.ethiopiques.fr
  • Turismo bulegoan eta Elkar liburutegian : 
    • Gaztetxean eginen diren 2 gaualdien sarrerak (asteazken eta ortzegunekoak) :
      • 12€/10€ prezio apala (aintzinetik erosiak, langabe, estudiante, Declic karta)
    • Antzokiako gaualdiaren sarrerak (larunbatekoak)
      • 12€/10€ prezio apala (langabe, Declic eta Korrika laguntzaile kartak)