ASTEAZKENA 2019/03/20an

Ste Croix auzoa, Euskal Erakustokia, Gaztetxe Zizpa

« Immigrazioen iraupen lasterketa… »

10etan, Kaskoinen plazan, merkatuan :

Etiopikoen musikariek hautatu dute jotzea Baionako Ste Croix auzoko merkatuan, han kurutzatzen baitira munduko kultur desberdinetako ainitz jende… erosle eta saltzaile…

Inprobisatzaile horiek laster sortuko dute giro alai ta arin bat, jendearekin harremanetan sartuz !

ARTISTAK :

TXINPARTAK taldea (JC Irigoyen /eskusoinua,

J Miguel Cantero/ saxofoia, Patrick Loustau /tronboia,

Beñat Achiary/botz eta atabala, Ringo Irigoyen/beatboxa)…

TIMBRAT taldeak jotzen eta kantatzen ditu Okzitania eta Euskal Herriko aireak (Bastien Fontanille/oboe eta kantua, Julen Achiary/atabal dabul, Maxence Camelin/oboea)…

Pierre VISSLER , Berorizeko pailazo jokolaria

eta Camille ARTICHAUT klarinetista famatua…

Arratsaldeko 4etan/ Euskal erakustokian:

Baionako immigrazioen lekukotasunak

Bernard CALBETE, immigrazioa Bokalen, « Petite Europe » auzoa…

Germaine BLEZIOT, Amnesty International taldearen arduradun bat, errefuxiatu  politikoak Euskal Herrian

La CIMADE, oraiko immigrazioak

ETORKINEKIN SOLIDARITE MIGRANTS (Amaia FONTANG), oraiko immigrazioak

Itxaro BORDA, idazlea

Serge MAURY, prehistorialaria 

“Mahain biribila” huntan entzunen ditugu lekukotasun batzu,  Baionan lehen izan diren eta orain bizi ditugun immigrazio batzu aipatuz eta sakonduz… historiak laguntzen gaitu oraiko bizia hobeki ulertzeko…

BRILILI

Arratseko 8ak eterditan/ Zizpa Gaztextean, kontzertua

Balkanetako eta klezmer-blues musikak

> BRILILI ORKESTRA :  balkanetako musikak

Balkanetako bluesekin dardarikan sartzen diren Euskal Herriko, hego Landesetako eta Bearneko 9 musikari horiek gure bihotza pilpilka jarriko dute segur !

… heien odola erakitzen hasten da kreolitatez betea den musika hunekin… Turkialdeko eta “rom”en soinuak… sumendi bat iduri… perkusione frenetikoak, kobrezko tresna distirantak, arrabita salbaia, eskusoinu iraunkorra, botz ozenak…

Funtsean pesta egiteko soinuak, buruxoragarriak…

Xabi Etcheverry : Arrabita …   Lora Lazkano : Eskusoinua …   Ximun Garat eta Bixente Etchegaray : Tronpetak …   Bastien Marianne : Saxofoia …   Pierre Latute : Tuba / Zubazofona…   Amaiur Koskarat : Tronboia …  Jon Erviti : Bonboa …   Jokin Irungaray : Atabala …

> Camille ARTICHAUT – Beñat ACHIARY – Fred FAURE   HIRUKOTEA

KLEZMER MUSIKA, GOSPEL eta EUSKAL KANTUA… 

Etiopikoetako hirukote berri huntan hiru musikari trebe hauek  kontzertu eder bat eskainiko daukute ..

Desberdinak diren kultura enblematiko horiekin, « Blues » sakon batean sartuko gira… hain hunkigarri den Camille Artichaut-en klarineta lirikoarekin, erroztatu eta librea den Beñat Achiary-ren kantuarekin, esperantzaren sustraietan edaten duten Fred Faure-n perkusioneekin.


 TARIFS : 12€ / 10€ réduit et pré-vente

Erreserbatu

Télécharger le programme complet