Egitaraua

EGUNEZ EGUN…

ASTEAZKENA 2019/03/20an

ORTZEGUNA 2019/03/21an

ORTZIRALA 2019/03/22an

LARUNBATA 2019/03/23an

DENAK MIGRATZAILE …

Betidanik sasoinen zikloa segituz, xoriak zeruan hegalka ikusten ditugu ipar aldetik hego alderat, hego aldetik ipar alderat… Bai eta prehistoriatik hunat orroit gaiten ere gure herriak eta gure hiriak, munduko parte guzaik bezala, jende migranteekin osatu dela … Kultur ainitzen altxor bat ! Bizitzeko, lanean artzeko, pesta egiteko, leku guzietan jende desberdinak biltzen gira, elkarretaratzen gira gure gaurkoa josteko.

Baiona, munduaren kale bat… Gure garaieko dardaren oihartzuna entzuten eta senditzen da Baionan, bereziki Afrikako herrietik heldu direnak, hango seme eta alabek ez dutelakotz beste biderik ikusten erbesterat joan baizik… ez du hain aspaldi ainitz eskualdun egin duten bezala !

Iraupen lasterkari batzu gisa, itxaropena bihotzetan, gure hats eta kantu indarrekin eginahalak erritmatuz… hamekagarren Etiopikoak Festibala hunen denboran, zeharkaldi bat elgarrekin egitea proposatzen dautzuegu Euskal Herritik eta munduko beste eskualde batzuetarik etorriko diren artistekin… Senegal, Turkia, Georgia, Benin aldetik…

eta zuekin ! Ez huts egin !

Beñat ACHIARY

Aupa Tirunesch Dibaba!

 

Londres 2012

Bihotzean lore,
Etiopiar alaba:
Pott eta ohore
Tirunex Dibaba!

Lasterrean usu
Argitzen da naba:
Irabazten duzu
Tirunex Dibaba!

Duzula ahoan
Talo eta baba
Zaitugu gogoan
Tirunex Dibaba!

Geroa kantatzen
Entzuten da Abba*,
Erroa landatzen
Tirunex Dibaba!

Kopetan izerdi,
Lur minetik laba,
Guretzat hitz erdi
Tirunex Dibaba!

Bihotzean lore,
Etiopiar alaba:
Pott eta ohore
Tirunex Dibaba!

Itxaro BORDA

*Abba: kantari talde suediarra, famatua arras.