2017-ko APIRILAREN 6a – OSTEGUNA

GERNIKAREN ISPIRITUA, JADANIK 80 URTE …

Zumetaren Gernika

Gernikaren bonbardaketak etxeen teilatuak buhatzen ditu, merkatu egunean hiria desegiten du, milaka migratzaile bidea hartzera behartzen ditu… Gernika, gerlen izigarrikeriaren begiratoki bat bezala, defentsarik gabeko biztanle zibilen kontra eraso egiten duenean… Hor moldatu da iratzarririk atxikitzen gaituen munduaren kontzientzia bat. Gernika, Iroshima, Nagasaki, Dresde eta orai Alep… eta bertze anitz… ez gira ekintza hauen kontra oldartzera gelditu behar, Herbert Southworth kazetariak, Pablo Picasso margolariak egin zuten bezala…. Jose Luis Zumeta margolariak, biztanleek eta kazetariek egiten duten bezala, Alepeko lekukotasunak dakartenek bezala…

GOIZEAN /  Camus kolegioan, « Gernikako memoria »

Pierre Vilar

Pierre Vilar, Bernard Calbète, Beñat Achiary, Jean-François Larralde…

Artistak Albert Camus kolegioko ikasleei eta irakasleei bisita egitera doaz. Elgarrekin, historia, Picassoren oinarrizko margolana aztertzen dute, emigratzen duen biztanle zibilarentzat ondorioak zein diren haztatzen dute… kantuak, poemak…

 

16:30etan/  Baionako fakultatean, UPPA, Platanoen etorbidea, 8

 « Gernikako espiritua »

Jean-François Larralde, Pierre Vilar, Jean-Paul Salgues eta ikasleekin.

Khouloud al Zghayare

«CARAVANE SYRIENNE» taldeko artisten eta haien lagunen ohiz kanpoko presentzia:

Yves Aubin de la Messusière, Frantziako enbaxadore ohia Sirian,

Omar Souleimane poeta siriarra,

Khouloud al Zghayare poeta siriarra

 

 

Omar Souleimane

Testuinguru historikoen sakontzea, Gernikako eta Alepeko gertakariak eta hauen ondorioak biztanle zibilarengan… Picassoren oinarrizko margolanaren azterketa… emaitza artistikoak

(txalaparta Michou Mestrot eta Paxkaline Chabagno, oud Mohamed Boujalal, euskarazko, arabierazko eta frantsesezko poesia Beñat Achiary, Itxaro Borda eta poeta siriarrekin).

Siriar poeten liburuen aurkezte eta izenpetzea, Daniel Loisel artistak irudiztatua.

20:30 etan / Baionako Arte Eskolan, Jean Darrigrand etorbidea, 3

«Gernika, musikak, poesiak, dantza, margolaritza»

 

Gaël Domenger

Pablo Picassoren  eta Jose Luis Zumetaren margolanen hurbilpen bat, Pierre Vilar eta J-F Larralderekin.

Kontzertua: kantuak eta musikak, ozenki irakurririko poesiak, dantza…

Julen Achiary / kantu, perk., Mohamed Boujalal / oud, Hananne Issaadi / chant, Beñat Achiary / kantu, Michel Queuille / piano, Omar Souleimane et Khouloud Al Zghayare / poesia ozena, Gaël Domengeret Maï Ishiwata / dantza.

Siriar poeten liburuen aurkezte eta izenpetzea, Daniel Loisel artistak irudiztatua.

 

OSTEGUNEKO GAUALDIAREN PREZIOAK: 10€ bertan
8€ apaldua ( aintzin txarteltegia, langabetuak, – 26 urte )
 EZKANDRAI-en aintzin txarteltegia – hemen klika

XEHETASUNAK: 06 33 72 55 53

 

ASTEAZKENA, 04/05

OSTIRALA, 04/07

LARUNBATA, 04/08