2017-ko APIRILAREN 5a – ASTEAZKENA

ARTZAINAK HIRIAN!

10etan / Gaskoien plazako merkatuan, festibalaren lehen gertaldia

 

fanfare des batoutos

Aspaldiko denboretatik, merkatuak guzientzako toki inportanteak dira… egunean egunekoa alegeraki gainazpikatzen da, kanpaña eta mundua bera hurbiltzen dira… Batoutos txaranga jotzen hasten da, merkatariak kitzikatzen ditu, alegrantzia jalgiarazten du, irriak, Ramuntxo orkestraren soinua, Pirinioetakoak eta Istanbulekoak…

 

 

Nicolas Nageotte / klarinetak, zurna

Julen Achiary / perkusioak

Bastien Fontanille et Maxence Camelin / graïles, oboea…

J-Christian Irigoyen eskusoinua

Beñat Achiary kantua

Maï Ishiwata dantza

12:30 / Breuer Bizitegiak

Gereziondo berri bat landatuko dugu Breuer baratze partekatuetan!

Bazkaria, kafe kantaria Artotekafen.

concours de chiens de bergers

17etan / ARTZAIN XAKUR TXAPELKETA… BREUER SOROAN

Artzainak Hirian : euskal mendietatik jautsi artaldeak Breuer auzoaldea bere 4 xakurrekin bisitatuko du eta artzainek hauen abilezia proban emanen dute xapelketa denboran… Ahotsak, txistuek eta artzainen jestuek urrundik manatuz, artaldea bideratuko dute, denbora mugatuan ardiak hespiletik sartu eta ateraraziko dituzte… Hiri erdian euskal mendietako mundu pastoralaren bat-bateko agertzea da, bakoitzaren baitan pizten duen guziarekin…

19:30 etan / à l’ARTOTEKAFEN, errekiak, edariak

 

Euskal Herriko eta Marokoko musika eta kantuekin, elkarretaratzeak, Artotekanté koruaren kantuak, Batoutos txaranga…

21etan / ARTOTEKAFEN, Film italiarra & musika

Le Quattro Volte

 

Michelangelo Frammartino film egilearen Le quattro volte (2010): Calabriako artzain baten biziaren 4 sasoiak.

Joseba Irazoqui, gitarra joile beratarrak filma proiekzio denboran joko du.

Filma eder honek hainbat sari irabazi ditu, Cannes hirian eta ondotik Annecy-n 2010an… Biziari eskaini oda bat da, gizakiaren, animalien, landareen, mineralaren munduei eta horien lotura intimoei.

Joseba Irazoki

OSTEGUNA, 04/06

OSTIRALA, 04/07

LARUNBATA, 04/08